→Basauri

Urban Festa, skate eta graffiti erakusketak ekainaren 20an Basaurin

basauri urban festa skate 2014

Basozelaiko San Joan jaien programaren barruan kokatzen da Urban Festa. Arteaz, kirolaz eta musikaz beteriko hamar orduko ikuskizuna izango da.

Ekainaren 20an, laugarren urtez, Basauriko Basozelai auzoan Urban Festa ospatuko da, Basauriko Uda­laren eta Zirt Zart gazte bulegoaren laguntzarekin eta Auzo Elkartearen babesarekin. Egitaraua 11:00etan hasiko da graffiti erakustaldiaren bi­garren edizioarekin, Gizarte Etxean. 20:00ak arte egongo da arte mota honetaz gozateko aukera. Bitartean, 13:00ak arte gazteei zuzendutako graffiti tailerra antolatu dute Gazte­lu Ikastetxean.

Jam Skate txapelketa 12:00etan hasiko da, 16 urtetik beherako kate­goriarekin lehendabizi, eta 14:00ak arte luzatuko da. 19:00etan Jam Skate Open sailkapena izango da, 21:30ak arte. Era berean, jardu­naldia musikarekin girotuko dute R-Lantz DJak eta Jon Mantecas Army musika taldeak.

basauri urban festa graffiti erakusketaldia 2014

Laugarren urtez ospatuko da Urban Festa :: Zirt Zart Gazte Bulegoa

BASOZELAIKO SKATEPARK BERRIA MARTXAN

Basauriko Udalak aurreikusi duen bezala, skateparka birmoldatzeko obrak uztailean hasiko dira Mompark enpresaren eskutik eta bi hilabetez luzatuko dira. Horren hari­ra, oraingo skateparkak “agurra me­rezi duela” uste dute ASB Basauriko Skate Elkarteko kideek. “Normalean, ekainean ospatu izan da Skate Txa­pelketa ofiziala, baina berritze-o­brak direla eta, irailera arte atzera­tzea erabaki dugu”, diote. Hortaz, irailean skatepark berria txapelketa­rekin estreinatzea aurreikusten dute ASB taldekoek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak