→Basauri

Urbi eta Ariz arteko pasabide berriak Metrorainoko eta erdigunerako ibildibea laburtuko du

basauri urbi ariz pasabidea irekitzea uztaila 2015

Hainbat lagun bildu dira gaur Urbi eta Ariz arteko pasabidearen inaugurazioan. Basauriko Udalak 859.936 euro inbertitu ditu obra honetan.

Basauriko Urbi eta Ariz auzoak lotzen dituen pasabide berria ireki dute gaur Puri Sixto eta Jose Luis Bañuelos Urbiko auzotarrek, udal agintarien presentziarekin. “Pasabide honek auzotarren egunerokoa erraztu egingo du, ibaia zeharkatzea errazago izango dute eta“, dio Andoni Busquet alkateak.

Era berean, pasabideak auzotarrek urteetan zehar egindako eskaerari erantzungo dio: oinezkoen joan-etorriak arinduko ditu, orain arteko ibilbideak laburtuko ditu eta herritarrak zuzenago bideratuko ditu Metro geltokira.

Corten altzairuz eginda dago zubia eta material horrek “biziraupen luzea” duela baiztatu dute arduradunek. Urbi kaleko 45. ataritik Nerbioi ibaia zeharkatzen du eta Arizeko Oleta kaleraino doa pasabidea. Guztira, 78 metroko luzera eta 4 metroko zabalera du eta led bidezko argiztatzea dauka.

Pasabideaz gain, arrapala ere eraiki da Ariz aldean eta horrek jarraipena emango dio ibai-ertzeko pasealekuari eta oinezkoentzako lotura irisgarria sortuko du Kantabria eta Soloarte parkeen artean, ibaiaren erriberatik.

ZORTZI HILABETEKO LANAK

Urbi eta Ariz elkartu dituen pasabide berriaren obrak azaroan hasi ziren eta uztailera arte luzatu dira. Martxoan tamaina handiko bi pieza ekarri zituzten eta gaur bertan inauguratu dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak