→Basauri

Urbi eta Ariz elkartuko dituen zubiaren obra hastear da

basauri urbi ariz zubia 2014

Pasabide berria eraikitzeko lanak zortzi hilabetez luzatuko dira. Urbi kaleko 45.ean hasiko da eta, Nerbioi ibaia zeharkatuz, Oleta kalera helduko da, ibaiaren arroa oztopatu gabe.

Basauriko Udalak oztopo arkitekto­nikoak kentzeko beste ahalegin bat egin du: hilabete bukaeran Urbi eta Ariz auzoak elkartuko dituen pasabi­dearen obrak hasiko dira, udara arte luzatuko direnak. Azpiegitura honek lau metroko zabalera izango du eta iraupen luzea duen eta mantentze lan gutxi eskatzen duen materialez egingo da. Ezkerreko ertzean arra­pala bat egitea ere aurreikusten da, ibaiertzeko bideari jarraipena ema­teko eta, horrela, Kantabria eta So­loarte parketako bideak lotzeko.

Muntatze lanei dagokionez, obrek ez dute ibaiaren arroa ozto­patuko. Pasabidea Arizko ertzean muntatuko da: zubia eratzen duten kaxak soldatzen eta desplazatzen joango dira. Arrabol batek pasabi­dearen iraulketari helduko dio eta Urbi auzoraino osatzen joan bitar­tean zubiaren pisua ere oratuko du. Hala kamioien trafikoa eta materia­len pilaketa ekidingo da.

Pasabide berri honen helbu­ruak “oinezkoentzako zirkulazioa erraztea eta Metrorainoko ibilbidea laburtzea dira”. Basauriko Udalak 859.936 euro inbertitu ditu. “Au­zotarren eskakizunak hartu ditugu kontuan, 15 urte baino gehiagoko kontua baita haientzat”, adierazi du Andoni Busquet Basauriko al­kateak.

Gora