→Basauri

Greziako eta Italiako ikasleak Basaurin izan dira Erasmus+ F.O.R. proiektuarekin

basauri urbi institutua 2016 erasmus

Basauriko Urbi Institutuak Castellammare di Stabiako Plinio Seniore (Italia) eta Varvakeio Experimental School (Grezia) ikastetxeekin elkarlanean dihardu

Iaz egin bezala, Urbi institutuko Hizkuntza Klasikoen Saila Erasmus+ F.O.R. (Finding Our Roots) proiektua garatzen ari da. Castellammare di Stabiako (Napoles, Italia) Plinio Seniore eta Varvakeio Experimental School (Atenas, Grezia) ikastetxeekin elkarlanean dihardute.

Hainbat ekintzen artean, eskolatrukeak egin dituzte: iazko azaroan Urbiko ikasleak izan ziren Italian eta aurtengo otsailean, Grezian. Horren bueltan, apirilaren 9tik 16ra Italiako eta Greziako ikasle eta irakasleak etorri dira Basaurira. Urbiko gazteekin egoteaz gain, herria ezagutzeko aukera izan dute.

Proiektuaren helburuak hauexek dira: hizkuntza komunikaziorako gaitasuna indartzea ama eta atzerriko hizkuntzetan, batez ere ingelesez; IKT gaitasun digitalak sustatzea; kulturen arteko bizikidetzarako trebetasunak garatzea; botanikarekin lotutako erro greko eta latindarrak ezagutzea; mito klasikoekin lotura duten zenbait landareren ezaugarriak ulertzea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak