→Basauri

Urbiko zubiaren eraisketa lanak gaur hasi ditu URA agentziak

basauri urbi zubia eraispen obrak uztaila 2015

Uztailaren 22an hasi du URA agentziak Urbi eta Aperribai auzoak elkartzen dituen zubiaren eraisketa obrak. Bitartean, oinezkoentzako bidea ireki dute Urbi eta Bridgestone enpresaren artean.

Uztailaren 22an hasi du URA agentziak Urbi eta Aperribai auzoak elkartzen dituen zubiaren eraisketa obrak. Bitartean, oinezkoentzako bidea ireki dute Urbi eta Bridgestone enpresaren artean. URA, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera atxikitutako Uraren Euskal Agentzia, Urbiko zubia eraisten hasi da gaur, obra-lanak atzeratzea erabaki eta gero. Ahalmen hidrauliko handiagoko zubi batengatik ordezkatuko dute. Obraren arduradunek azaldu dutenez, “lan hauen helburua Ibaizabal ibaiaren ur-goraldiekiko segurtasuna handitzea da Basauri, Galdakao eta Zaratamoko industriaguneetan“.

AHALMEN HIDRAULIKO HANDIAGOA
Eraikiko duten zubi berriak ahalmen hidrauliko handiagoa izango du. Guztira 13,60 metroko zabalera izango du -9,8 metrotik 13,60 metrora zabalduko da-: 3,30 metro luzerako bi errei, oinezkoentzako 2,5 metro luzerako bi pasabide eta 2 metro luzerako bidegorria.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak