→Basauri

Urbiko zubiaren eraispen obrak atzeratzea erabaki du URA agentziak

basauri urbi zubia obrak 2015

Urbi eta Aperribai (Galdakao) auzoak lotzen dituen zubia berritzen ari da URA agentzia. Gaur egun dagoen zubia irauli eta berria jarriko dute. Uztailaren 10ean, ostiralez, zegoen aurreikusita eraispena, baina atzeratzea erabaki dute.

Urbi eta Aperribai (Galdakao) auzoak lotzen dituen zubia berritzen ari da URA agentzia. Gaur egun dagoen zubia irauli eta berria jarriko dute. Uztailaren 10ean, ostiralez, zegoen aurreikusita eraispena, baina atzeratzea erabaki dute. Urbi eta Bridgestonen artean, oinezkoak erraz pasatzeko igarobidea irekiko da eraisketa lanak hasi aurretik, behin prestaketa lanak burutu eta gero. URAk Galdakaoko eta Basauriko Udalekin adostuko du oinezkoen pasabidea noiz irekiko.

80 URTEKO ZUBIA

Bizkaiko Foru Aldundiak eraiki zuen Urbi-Aperribai zubia 1935ean. Hormigoi armatuaz eginda dago eta 9,8 metro zabal eta 20 metro luze diren 3 zati berdintsuk osatzen dute. Ertzetan oinarritzeaz gain, ibilguan kokaturiko bi zutabek eusten dute. Zubi berriak ahalmen hidrauliko handiagoa izango du eta 9,8 metrotik 13,60 metrora zabalduko dute: 3,30 metro luzerako bi errei, oinezkoentzako 2,5 metro luzerako bi pasabide eta 2 metro luzerako bidegorria.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak