→Basauri

Uribarri auzoko doako aparkalekua gaur bertan jarri dute martxan

basauri uribarri 2016 aparkalekua irekiera

Guztira 83 toki ditu eta horietatik 3 desgaitasunak dituzten pertsonentzat gorde dira. Era berean, motorrak aparkatzeko lekua ere badago.

Doako aparkaleku berria jarri du martxan gaur Basauriko Udalak Uribarri eta Nagusia kaleen artean. Guztira 83 toki ditu eta horietatik 3 desgaitasunak dituzten pertsonentzat gorde dira. Era berean, motorrak aparkatzeko lekua ere badago.

Andoni Busquet Basauriko alkateak dioenez, aparkaleku berri honi esker arindu egingo dira inguru horretan aparkatzeko dauden zailtasunak. “Izan ere, batez beste, 40-50 ibilgailu inguru egoten dira txarto aparkatuta bertan egunero-egunero. Askotan, gainera, Bizkotxalde Zaharren Egoitzaren sarbideetan egoten dira eta horrek zailago egiten du larrialdietako ibilgailuak hara sartzea“, dio Busquetek.

Basauriko Udalak 206.836 euroko inbertsioa egin du. Aparkalekua eraikitzeaz gain, inguruan berdeguneak ipini dituzte eta biribilgunedun bidegurutzea hobetzeko lanak ere egin dituzte. Eusko Jaurlaritzaren ‘Hirigune’ programari esker, 40.680 euroko diru-laguntza izan dute lanek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak