Quantcast

Beharrizan bereziak dituzten umeentzako zabua jarri dute Solobarrian

basauri solobarria 2017 zabu berezia

Basauriko Udalak zabu berezia jarri du Solobarria plazako jolas-parkean beharrizan bereziak dituzten haurrentzako zuzendua. Babes-arnesa du zabuaren eserlekuak, baita segurtasun-itxigailua ere. “Ekintza hauekin Basauri gero eta inklusiboagoa izatea bilatzen dugu”, dio Andoni Busquet alkateak.

Udalerriko beste jolas-eremuetan mota horretako zabu gehiago ipintzea aurreikusi dute Udaletik, “apurka-apurka eta aurrekontuak aukera ematen duen neurrian“, diote.

Erredakzioa

Geuriako erredakzioa. Gurekin harremanetan jartzeko idatzi info@geuria.eus helbide elektronikora, deitu 94 440 66 92 telefono zenbakira edo idatzi iruzkina.

Erlazionatutako edukiak

*

*

Top