→Basauri

Basaurik Zeu Zara Eitb sarien laugarren edizioa hartuko du irailean

basauri zeu zara eitb 2017 hautagaiak

Basauriren alde egiten duten elkarteak edota norbanakoak sarituko ditu Eitb-k irailaren 20an Social Antzokian izango den ekitaldian

Basauriren alde egiten duten elkarteak edota norbanakoak sarituko ditu Eitb-k irailaren 20an Social Antzokian izango den ekitaldian

Euskal Irrati Telebistak (EiTB) Zeu Zara ekimenaren laugarren edizioa jarri du martxan. Helburua da herri baten alde “ekarpenak egiten dituztenak saritzea“, dio Maite Iturbe EiTB-ko zuzendariak. Urtero ekitaldiak antolatzen dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan eta oraingoan Basauriri dagokio bere herritarrak saritzea. Sari banaketa irailaren 20an ospatuko da Social Antzokian, 19:30ean.

Sariak sei arlotan daude banatuta: Zeu Zara Solidarioa, Zeu Zara Gure Enpresa, Zeu Zara Gure Kutuna, Zeu Zara Ingurumenaren Laguna, Zeu Zara Gure Enbaxadorea eta Zeu Zara Dedarik Onena. Kategoria bakoitzak bost hautagai ditu:

  • Zeu Zara Solidarioa: San Jose ikastetxea, Basauriko Emakumeen Merkatu Solidarioa, Zure Ondoan, Basauriko Elikagaien Bankua eta Herriko Taldeak.
  • Zeu Zara Gure Enpresa: Bridgestone, Sidenor, Hilfa tailerrak, Grafilur eta Virtualware.
  • Zeu Zara Gure Kutuna: Peto Lezameta (Edurre Dantza Taldea), Itziar Ituño, Juan Ignacio Azurmendi (Basconia Kirol Kluba), Javier Alzola (musikaria) eta Juan Reyes (Basauri Eskubaloi Taldea).
  • Zeu Zara Ingurumenaren Laguna: Sagarrak Ekologista Taldea, Basauriko Mikologia, Baskonia Mendi Taldea, Kareaga Auzo Elkartea eta San Migel Bizirik.
  • Zeu Zara Gure Enbaxadorea: Jesus Lizaso (artista), Naroa Intxausti (sopranoa), Agustin Ibarrola (artista), Nerea Elicegui (eskubaloi jokalaria) eta Urbi Institutua.

Zeu Zara Dendaririk Onena saileko hautagaiak herritarrek eurek aukeratuko dituzte inkesta bidez. “Betiko denda edo jatetxe baten lana gailenduko du sari honek, denboran zehar oztopoei eta arazoei aurre egiten jakin duen saltoki edo ostalaritza-lokal bat”, dio Iturbek.

BOZKETA ZABALIK

Uztailaren 21ean, ostiralez, zabaldu du Eitb-k hautagaiak bozkatzeko epea. Herritarrek botoa eman beharko dute eitb.eus webgunean. Bozkatuenek saria jasoko dute irailaren 20an, asteazkenez, Social Antzokian burutuko den ekitaldian. Sari banaketaz gain, umorea eta musika izango dira. Besteak beste, Dead Bronco taldearen emanaldia izango da.

Gora