→Basauri

Zirzira, Sarea, Biarte eta Etorki Bilboko BBK Aretoan izango dira martxoaren 20an

Basauriko eta Ugaoko abesbatza eta dantza taldeek “Choir Fusion” delako atalean parte hartuko dute martxoaren 20an Bilboko BBK aretoaren 5. urteurrena ospatzeko. Sarrera doakoa izango da.

Bilboko BBK aretoaren bosgarren urteurrena dela eta, Basauriko Zirzira Ahots Taldea eta Biarte Dantza Eskola eta Ugaoko Sarea Abesbatza eta Etorki Dantza Taldea euren ikuskizuna eskainiko dute. Hitzordua martxoaren 20an izango da 20:00etatik aurrera Bilboko BBK aretoan.

Ahotsa, folklorea eta dantza elkartuko dituzte Hego Uribeko bi herrietako ordezkaritzek. Era berean, Imanol Casan pianojolea izango da. Antolatzaileen esanetan, “zentzumen guztietarako galdu ezinezko opari goxoa izango da ‘Choir Fusion'”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak