→Basauri

Zozketa // Basaurin izango den Bizkaiko Bertso Txapelketaren finalaurrekoa ikusi gura duzu?

Basauri Bizkaiko Bertso Txapelketa 2016 Finalaurrekoa

Igandean, azaroaren 17an, Bizkaiko Bertso Txapelketaren finalaurrekoa izango da Basauriko Artunduaga kiroldegian.

Igandean, azaroaren 27an, Bizkaiko Bertso Txapelketaren finalaurrekoa izango da Basauriko Artunduaga kiroldegian. Aspaldiko partez, Geuria komunikabidearen laguntza tarteko, bertso txapelketaren finalaurrekoa bat Hego Uribe eskualdean ikusteko aukera izango da.

Bizkaian hiru finalaurreko izango dira eta zortzi bertsolari helduko dira finalera. Igandean, 17:30ean hasita, honakoak arituko dira Basaurin: Aitor Bizkarra, Beñat Ugartetxea, Imanol Uria, Joseba Artza, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia. Begoñe Olabarriak egingo du gai-jartzaile lana.

ZOZKETA BUKATUTA


IRABAZLEAK
Goizane Olea Herrero – Galdakao (Bizkaia)
Iosu Vazquez Rivas – Basauri (Bizkaia)

ZOZKETAREN OINARRIAK
Bizkaiko Bertsolazale Elkartearen eta Geuriaren eskutik, bi sarrera bikoitz zozketatuko ditugu igandean, azaroaren 27an, 17:30etatik aurrera Artunduagako kiroldegian (Basauri) izango den finalaurrekorako. Sarrerak salgai daude online erosteko, baita egunean bertan, txarteldegian. Zozketan parte hartu nahi dutenek honako info@geuria.eus helbide elektronikora email bat bidali beharko dute hurrengo datuak zehaztuz. Hilaren 24ean, ostegunean, 12:00etan bukatuko da zozketa eta egunean bertan helbide elektroniko bidez jakinaraziko zaie irabazleei noiz eta nola jaso sarrerak.

Gaia: BBT16 Basauri
Izen-abizenak:
Herria:
NAN:
Telefono zenbakia:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak