→Basauri

Zuriñe Padilla basauriarrak zilarrezko domina lortu du Zagreben, unibertsitate arteko taekwondo txapelketan

Zuriñe Padillak zilarrezko domina lortu du Zagreben (Kroazian) egin den taekwondoko Europako unibertsitate arteko txapelketan.

Europako bigarren sailkatu da Padilla / EHU

Zuriñe Padillak zilarrezko domina lortu du Zagreben (Kroazian) egin den taekwondoko Europako unibertsitate arteko txapelketan. Zuriñek Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduko ikasketak egin ditu EHUn eta bere unibertsitatea ordezkatu du Kroazian. Tatamin 73 kiloz gaindiko mailan lehiatu da eta bigarren sailkatu da. Urrezko domina lortzear egon da, baina 5-4 galdu du Sara di Sinno Düsseldorfeko Unibertsitateko ikaslearen aurka.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak