→Ugao

Berdintasun plana osatzeko herritarren iritziak jasoko ditu Ugaoko Udalak

Ugaoko Udalak on line bidezko inkesta abiarazi du herritarren ekarpenak jaso eta IV. Berdintasun Plana osatzeko.

Ugaoko Udalak on line bidezko inkesta abiarazi du herritarren ekarpenak jaso eta IV. Berdintasun Plana osatzeko.

Berdintasunaren inguruan herritarrek duten iritzia jasotzeko helburuarekin, Udalak on line bidezko galdera sorta prestatu du. Inkestan parte hartzeko sakatu hemen. 

Tartean, Udaleko Berdintasun Arloari eta honek eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko galderak daude, hala nola Beldur Barik programa eta Emakume Ekoizleen Nekazal Azokari buruzkoak.

Galdetegia erantzuteko azkeneko eguna uztailaren 20a da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak