→Arrigorriaga

EAJk eta talde independenteek eskuratu dituzte Hego Uribeko Udalak

basauri andoni busquet alkate makila 2015

Maiatzaren 24ko hauteskundeetan EAJk boto igoera izan duen bitartean, EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk behera egin dute. Era berean, alderdi berrien gorakada nabarmendu da. Legegintzaldi berriaren eraketa ekainaren 13an izan zen.

2015eko udal hauteskundeetan na­barmen igo da alderdi jeltzalearen aldeko botoa Hego Uribeko herrie­tan. Basauriren kasuan, 2011. ur­tean baino 1.420 boto gehiago jaso ditu: 8.324 boto (%40, 65). Guztira hamar zinegotzi izango ditu 2019. urtera arte, duela lau urte baino bi gehiago. Galdakaon 5.023 boto jaso ditu (408 boto gehiago) eta zi­negotzi bat gehiago lortu du: zortzi izatetik bederatzi zinegotzira heldu da. Arrigorriagan zalantza gehiago zegoen arren, EAJk irabazi ditu udal hauteskundeak 2.267 botoekin eta zazpi zinegotzi lortu ditu -aurreko le­gegintzaldian sei zituen-. Ugaon ere alderdi jeltzaleak irabazi du 1.324 botoekin eta zinegotzi bat irabazi du; Udalean zortzi ordezkari izango ditu.

Etxebarrin eta Zaratamon alderdi independenteek irabazi dituzte udal hauteskundeak: La Voz del Pueblok (LVP) eta Gure Herria Plataforma In­dependenteak (PIGH), hurrenez hurren. Berezitasun bezala aipatu beharra dago Etxebarriko Udala ha­mahiru zinegotzi izatetik, hastera doan legengintzaldi honetan hama­zazpi izatera heldu dela eta LVPk gehiengo absolutua lortu duela ha­mahiru ordezkarirekin (3.742 boto). Zaratamon %42,03aren botoak pla­taforma independentera joan dira (364 boto) eta bost zinegotzi lortu ditu, nahiz eta boto kopuruak eta portzentajeak behera egin. Horrek esan nahi du pertsona gutxiagok zuela bozkatzeko eskubidea.

galdakao udalbatza ibon uribe alkate 2015

Ibon Uribe alkatea Galdakaoko udalbatzarekin batera

EH BILDU, PSE ETA PP BEHERA

EAJ eta plataforma herrikoiak kendu­ta, gainontzeko alderdiek beheraka­da izan dute botoetan. Nabarmen­tzekoa da Podemosek bultzatutako plataforma berriek politika munduan izan duten hasiera indartsua.

Basaurin, bigarren alderdirik bozkatuena alderdi sozialista izan da. PSEk 3.027 boto galdu ditu au­rreko udal hauteskundeak errefe­rentziatzat hartuta: 3.724 boto jaso ditu eta zazpi zinegotzi izatetik lau izatera jaitsi da. Hirugarren indarra Basauri Bai pla­taforma izan da 2.930 botorekin, hiru zinegotzi lor­tuz. EH Bilduk ere hiru ordezkari izango ditu datozen lau urteetan, 632 boto galdu arren; 2.648 botorekin laugarren indarra izango da. Azkenik, Alderdi Popula­rrak 1.551 boto eskuratu ditu eta zi­negotzi bakarra: 2011n baino 1.064 boto eta bi zinegotzi gutxiago.

Galdakaon bigarren indarra iza­ten jarraitzen du EH Bilduk, nahiz eta 597 boto galdu dituen (2.662 boto). Zinegotzi bakarra galduta, lau ordez­karirekin geratu da. Galdakao Orain hirugarren alderdia bihurtu da 1.672 botorekin eta bi zinegotzirekin. Bere aldetik, Usansolo Herriak aurreko hauteskundeetako zinegotzi kopuru bera lortu du, hau da, bi (1.581 boto), eta PSEk 605 boto eta zinegotzi bat galdu ditu (1.518 boto). Irabazi Gal­dakao alderdiak (EB, Galdakao Bizi­rik, Equo) 1.085 boto jaso ditu eta zinegotzi bakarra lortu du eta Alder­di Popularrak beste hainbeste 745 botorekin (697 boto galdu ditu).

Arrigorriagan 2011ko hautes­kundeetan EAJren eta EH Bilduren arteko aldea 267 bototan zegoen, baina 2015ean, alderdi jeltzalearen gorakadarekin, aldea 631 bototan dago -EH Bilduk 1.636 boto eskuratu ditu eta bost zinegotzi-. Arrigorriaga Garak hiru zinegotzi lortu ditu (1.074 botorekin) eta PSEk 670 botoekin, bi. Udaletik kanpo geratu da PP.

Etxebarrin aurreko hauteskundee­tan Udalean ordezkaritza lortu zuten alderdi berdinek jarraitzen dute, baina aldaketak izan dira zinegotzien kopu­ruan: EH Bilduk zinegotzi bat gehiago lortu du (bi zinegotzi – 554 boto) eta EAJk (526 boto) eta PSEk (328 boto) zinegotzi bana mantendu dute.

Ugaoko Udalean ere aurreko le­gealdiko alderdi berdinek lortu dute ordezkaritza. EAJk irabazi ditu hautes­kundeak 1.324 boto eta zortzi zine­gotzi lortuta. EH Bilduk bigarren inda­rra izaten jarraitzen du 621 botorekin: zinegotzi bakarra galdu du, alderdi jeltzalearen mesedetan. Zaratamoren kasuan, Gure Herria plataforma in­dependeteak irabazi ditu bozak 364 boto eta bost zinegotzirekin; EH Bil­duk (214 boto) eta EAJk (212 boto) bina zinegotzi eskuratu dituzte.

Hego Uribe eskualdean 80.925 lagun zeuden maiatzaren 24an boz­katzera deituta, baina parte hartzea 50.086 biztanlera mugatu da, hau da, %61,89ra. Beraz, orokorrean absten­tzio maila %38,11n kokatu da, aurre­ko urteetako balioetan mantenduz.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|