→Basauri

Bandasko grebari buruzko dokumentala grabatzen ari dira Etxebarrin eta Basaurin

etxebarri bandas greba 2017 dokumentala grabatzen

50. urteurrena bete du frankismo garaian izan zen grebarik luzeenak. 163 eguneko lanuztea egin zuten Etxebarriko Bandasko langileek.

Argazkian dokumentala grabatzen ari diren kokalekuetako bat, Bandas lantegia zenari begira :: 163 egun, Instagram

50. urteurrena bete du frankismo garaian izan zen grebarik luzeenak. 163 eguneko lanuztea egin zuten Etxebarriko Bandasko langileek

Euskal Herriko Unibertsitateko ikusentzunezko ikasle talde bat Bandas lantegiko grebari buruzko dokumentala grabatzen ari da. Paula Gómez (Bilbo, 1994), Ana Lezama (Getxo, 1992), Uxue Olabarria (Laguardia, 1995), Iñigo Sancho (Etxebarri, 1995), Arantza Santibáñez (Bilbo, 1993) eta Ane Sestafe (Bilbo, 1995) dira ikasleak eta Trikimailu deituriko ekoiztetxea sortu dute lan hau aurrera atzeratzeko. 

Frankismo garaian izan zen grebarik luzeena hartu dute ardatz, Bandaskoa, Etxebarrin: 1966ko azarotik 1967ko maiatzera bitartekoa, zehazki, 163 egun.

Eta 163 egun du izena iaz hasi zuten proiektuak. Unibertsitateko ikasgai baterako dokumental bat egiteko ideia izan zuen Iñigo Sancho etxebarritarrak. Bere aititeak greba hartan parte hartu zuen. Dokumental profesional bat egiteko helburuarekin, ekoiztetxe profesional baten laguntza jasotzen ari dira: Doxa produkzioak.
Twitteren bidez (@163dias) grebaren egunerokoa txiokatzen dute. “Txiokatzen dugun guztia, ‘Nuestra huelga’ Bandasko langileek 1968. urtean argitaratu zuten liburutik ateratzen dugu, askotan literalki”, diote.
LEKUKOEN BILAKETA

Ikerketan sakontzeko Estibaliz Montero historialariaren laguntza izan dute, eta bere bidez Alfredo Izquierdo ezagutu zuten. Greban parte hartu zuen Izquierdok eta honi esker Bandaseko beste langile batzuekin jarri dira harremanetan.

etxebarri bandas greba 2017 dokumentala grabatzen basauri

Bandasko greba bizi izan zuten lekukoen testigantzak bilduko ditu dokumentalak :: 163 egun, Instagram

EUSKAL TELEBISTAN DOKUMENTALA IKUSGAI
Maiatzean dokumentala aurkezteko asmoa dute, baita webdok bat ere. “Dokumentalaren azken ukituak maiatzean zehar egingo ditugu eta aurreikusi dugu apirilaren 1ean bukatzea. Ondoren, Euskal Telebistan (ETB) emitituko dute dokumentala, baina oraindik ez dakigu zein egunetan”, diote.
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak