→Etxebarri

Bengoetxea VI eta Ezkurdia, buruz buru 4 t’erdiko final laurdenetan larunbatean Etxebarrin

etxebarri eskupilota bengoetxea ezkurdia 2014

Esku pilota txapelketaren 1. mailako 4 t’erdiko final laurdenetako ligaxkaren partidua jokatuko dute azaroaren 1ean Bengoetxea VI eta Ezkurdia pilotariek. Giroa berotzen joateko Arretxe II eta Ibai Zabala, Artola eta Albisu pilotarien kontra jokatuko dute.

Etxebarriko Udalak esku-pilota ikuskizun berria antolatu du azaroaren 1erako. Larunbat honetan, 18:00etatik aurrera udalerriko frontoian honako partiduak jokatuko dira: batetik, Arretxe II eta Ibai Zabala, Artola eta Albisuren kontra aritu ondoren, esku-pilota txapelketaren 1. mailako 4 t’erdiko final laurdenetako partidua jokatuko da: Bengoetxea VI, Ezkurdiaren kontra.

Udaletxetik eta Pilota Batzordetik partiduetarako prezio herrikoiak mantentzearen apostuarekin jarraituz, partidako sarrerak 10 edo 15 eurotan erosi ahal izango dira. “Etxebarrin lehiaketa sistemak ekartzen duen konbinazioaren ondorioz bi pilotari “borrokalariek” parte hartuko dute, ondorioz partidua interesgarria eta borrokatua izango denaren ustea dugu“, adierazi dute udaletxetik.

Gora