→Etxebarri

[Bideoa] Ehunka lagun batu dira Etxebarriko jaien txupinean

Gaur hasi eta uztailaren 31ra arte luzatuko dira Etxebarriko jaiak. Hasiera emateko, herriko koadrillek kalejira egin dute, txaranga eta guzti. Udaletxeko plazan berrehun bat lagun izan dira txupinazo entzun eta jaiekin hasteko.

Aurten, Jose Luis San Llorente eta Mari Carmen Gardoki auzotarrak omendu ditu jaien komisioak. Hona hemen jaien hasierako kalejira, pregoia eta txupinazo laburbiltzen dituen bideoa eta eguneko argazkien bilduma esteka honetan eskuragarri.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak