→Etxebarri

Jon Fernandez borrokalari etxebarritarrak Munduko Txapelketa jokatuko du urrian

etxebarri boxeoa jon fernandez 2016 estatu batuak debuta

Lehendabiziko aldia izango da euskal borrokalari batek lehiaketa horretan parte hartzen duena. Era berean, Estatu Batuetan debuta egin zuen irailean

Jon Fernandez Etxebarriko borrokalariak WBC Junior Munduko Txapelketa jokatuko du urriaren 8an, larunbatez, Bilboko Casillan. Lehendabiziko aldia izango da euskal borrokalari batek lehiaketa horretan parte hartzen duena. Txapelketa horrek 24 urtetik beherako borrokalari profesionalak azaleratzen ditu, tartean hauek izan dira nabarmenenak: Leo Santa Cruz, Tomoki Kameda, Chad Dawson edo Saul “Canelo” Alvarez.

Debuta Estatu Batuetan

Irailaren 1ean Fernandezek debuta egin zuen Estatu Batuetan Naciff Castillo borrokari mexikarraren aurka. Bertan, jarraikako zazpigarren K.O egin zuen. Etxebarrikoa lehendabiziko borrokari bizkaitarra izan da Estatu Batuetan aritu dena. Bera baino lehen Paulino Uzkudun eta Isidoro Gazteñaga borrokari gipuzkoarrek parte hartu zuten joan den mendean.

Gora