→Etxebarri

Community Manager ikastaroa Etxebarrin, abenduan

Etxebarriko 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta, abenduaren 2tik 4ra bitartean Community Manager ikastaroa eskainiko du Etxebarriko Udalak. Hasiera batean, ikastaroa urrian iragarri zuten, baina atzeratzea erabaki du Etxebarriko Udalak eta abenduaren 2tik 4ra izango da ikastaroa. Aurreinskripzioa zabalik dago. Plazak hutsik geratuz gero, eskualdeko gainontzeko herritarrek bete ahal izango dituzte eta langabezian daudenak lehenetsiko dira. Ikastaroa doakoa da, baina 30 euroko fidantza kobratuko da, eta hau kurtsoa amaitzen denean itzuliko da, baldin eta ikaslea klaseetara bertaratu bada.

Beste eskualde batzuetan bizi direnek ere izena eman ahal izango dute plazak hutsik geratuz gero; hauek matrikulako 50 euro ordaindu beharko dute. Kasu honetan, ordea, ordaindutakoa ez zaie bueltatuko.

Gora