→Etxebarri

Radikal Hardcore, Decibelios eta Manolo Kabezabolo Ehuneko Bat jaialdian

etxebarri ehuneko bat 2017 taldeak

Etxebarriko Ehuneko Bat Punk-Rock jaialdia maiatzaren 20an ospatuko da. Guztira zortzi banda arituko dira Bekosolo parkean.

Etxebarriko Ehuneko Bat Punk-Rock jaialdia maiatzaren 20an ospatuko da. Guztira zortzi banda arituko dira Bekosolo parkean

Bueltan izango da Etxebarrin Ehuneko Bat musika jaialdia Rekesound Elkartearen eskutik. 2015ean sortu zen jaialdia eta Punk-a eta Rock-a ditu ardatz nagusi. Aurten talde hauek arituko dira Bekosolo parkean maiatzaren 20an, larunbatez, 16:30etik 04:00ak arte: Manolo Kabezabolo (Zaragoza), Suizio 13 (Madril), Toni Metralla y los Antibalas (Bizkaia), TurboFuckers (Bizkaia), Escuela de Odio (Asturias), Decibelios (Bartzelona), Radikal Hardcore (Bizkaia) eta Vagos Permanentes (Madril).

Era berean, 12:00etatik 15:00etara bitartean Sakatu Elektrotxarangak udalerriko kaleak girotuko ditu, Etxebarriko Pintxo-potearen babesarekin.

SARRERAK SALGAI

Dagoeneko sarrerak salgai daude 15 euroan entradium.com eta ticketea.com webguneetan. Gainera, eskualdeko zenbait tabernek ere sarrerak izango dituzte salgai: La Cabaña (Etxebarri), Irudikafe (Etxebarri) eta Iraultza (Basauri), baita Madariaga (Bilbo), Espuela (Bilbo) eta Basterra (Barakaldo) ere. Maiatzaren 20an bertan 20 euroan izango dira sarrerak. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak