→Etxebarri

Elikagaiak eta sendagaiak biltzen ditu Munduaz Blaik saharaui herriarentzat

etxebarri munduaz blai elikagaiak

Azaroaren 18an bukatzen da janariak eta oinarrizko botikak Etxebarriko zein Basauriko bilketa gunetara eramateko. Abenduan egingo dute bidaia Saharara Munduaz Blaiko lau kidek.

Kontserba-potoak, esne-hautsa, oinarrizko sendagaiak eta lekaleak gehienbat ari dira biltzen Munduaz Blai Elkartekoak Saharara eramateko eta bertako biztanleei emateko. Bilketa guneak honakoak dira: Etxebarriko Mari Carmen arraindegia eta Basauriko Al detalle – Talleres Creativos eta Mikelats Kultur Elkartea.

Gora