→Etxebarri

Eskuz Binakako Txapelketa bihar Etxebarriko frontoian

etxebarri esku pilota binakako txapelketa 2015

Berasaluze II eta Zubieta batetik eta Ezkurdia eta Zabaleta bestetik buruz buru arituko dira Etxebarriko udal pilotalekuan. Aurretik, 18:00etan Saralegi-Apraiz eta Elezkano II-Ibai Zabala bikoteen partida ikusi ahal izango dute bertaratuek.

Esku Pilota profesionala bueltan da Etxebarrin. Bihar, urtarrilak 10, Enpresen Ligaren Eskuz Binakako Txapelketa ikusteko aukera izango dute pilotazaleek udal. Berasaluze II eta Zubieta bikotea Ezkurdia eta Zabaleta izango dituzte aurkari. Aurretik, Saralegi eta Apraiz, Elezkano II eta Ibai Zabalaren kontra arituko dira 18:00etatik aurrera.

Sarreraren prezioa 10 eta 15 eurokoa da. Gaur, ostirala, sarreren salmenta frontoiko tabernan izango da. Bihar, ostera, udaletxeko atearen sarreran soilik eskuratu ahal izango dira 16:30etatik aurrera.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak