→Etxebarri

2019ko aurrekontua osatzeko etxebarritarren partaidetza bilatuko du Udalak

Etxebarriko udal gobernu taldea lanean dabil 2019ko aurrekontua osatzen eta dagoeneko proposamen bat aurkeztuko du abenduaren 12an, asteazkenez, udaletxean. Aurrekontu proposamena aurkeztuko dute bertan eta Udaleko udal-taldeak egoteaz gain, herritarrek aukera izango dute bertaratzeko.

Administrazioa herritarrengana hurbiltzeko akzioen markoaren baitan, herritarrek galderak, ekarpenak eta iradokizunak egin ahal izango dituzte. Saioa abenduaren 12an 19:30ean izango da udalbatza aretoan eta irekia izango da herritar guztientzat.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak