Sareak

☉ Etxebarri

Etxebarriko Udalak 1,6 milioi euro gehiago izango ditu eskuragarri aurten, 2018ko likidazioa eginda

2018ko kontabilitate-itxierak 620.388 euroko emaitza positiboa ekarri du. Horren ondorioz, 1.600.000 euro baino gehiagoko geldikina dakar 2019rako.

|

2018. urteko kontabilitate-ekitaldia behin itxita, Etxebarriko Udalak balorazioa egin du gaur iazko kontuen inguruan. Iazko hasierako aurrekontua 11.407.359,62 eurokoa izan zen, 2011koaren oso antzekoa. Hala ere, urtean zehar egindako aurrekontu-aldaketek 14.445.835,63 euroraino igoarazi zuten 2018ko aurrekontua. Etxebarriko Udalak 2018an 12.046.958,93 euroko sarrerak izan zituen eta 11.426.570,33 euroko gastuak. Zentzu horretan, 620.388,60 euroko emaitza positiboa izan du 2018ko aurrekontuak.

Ildo horretan, inbertsioek gora egin zuten 2018an: hasieran aurreikusitako 870.000 euroetatik guztira 1.618.602,99 euro bideratu dituzte inbertsioetarako. Besteak beste, Asturias eta Extremadura kaleen eta kantoien berrurbanizazioa, lan brigadarentzat pabiloi industrial baten erosketa, Kukullaga ikastetxeko estalkiaren handiagotzea, txakurren lehen eremuaren eraketa, Ganguren Mendi kaleko aparkamendua, Bekosolo lursailaren birmoldaketa eta Kultur Etxearen eta Goikoa Jubilatuen Egoitzaren intsonorizazioak.

2015-2019 legegintzaldian guztira 5.506.768,58 euro inbertsioetara bideratu du Etxebarriko Udalak, aurreko legegintzaldian baino 2.050.352,52 euro gehiago. Eta, Legegintzaldi Planari dagokionez, aurreikusi zituzten 111 jarduketetatik dagoeneko 87 burutu dituzte (% 74,8), 14 martxan daude (% 12,6) eta beste 14 pausaldian daude (% 12,6).

2019ari begira

Datuak datu, diruzaintzaren geldikina gastu orokorretarako 3.500.964,31 eurokoa izan da. Zenbateko horretatik, ordea, dagoeneko 1.893.296,83 euro deskontatu behar dira zenbait esku-hartze egingo dituztelako (2018an hasi eta 2019an zehar burutuko dituztenak). Hala nola: Santa Marina kalea berrurbanizatzea (455.257,31 euro), HAPOa eguneratzea (100.000 euro), bideozaintzarako kameren instalazioa (70.000 euro), argiteria berritzea (45.000 euro), Egetiaga Uribarri kalea berrurbanizatzea (325.000 euro), Barrondoko lursaila egokitzea (25.000 euro), Maisu-maistren etxeko estalkia (15.000 euro), edukiontzi berriak jartzea (110.000 euro) edota Kultur Etxean (73.148,41 euro) eta frontoian (45.000 euro) hobekutzak egitea.

Zentzu horretan, oraindik ere 1.607.667,48 euroko geldikina izango du Udalak 2019an beste proiektu batzuk gauzatzeko. Halaber, Udalkutxatik 430.894 euro jasoko ditu Etxebarriko Udalak. Hau da, guztira 2.038.561,48 euro gehiago izango ditu Udalak aurten. “Oraindik ez dugu zehaztuta zein proiektuetara bideratuko dugun daukagun geldikina, baina aurrerago adostuko ditugu”, dio Loren Oliva alkateak: “Etxebarriko Udalak inbertsio berriak martxan jartzeko marjina du, herritarren bizi kalitatea hobetu asmoz. Hau guztia kudeaketa zuhur eta arduratsu bati esker izan da”. Aipatu beharra dago Etxebarriko Udalak ez duela zorrik ordaintzeko.

Etxebarriko Udalak 2019an 12 milioi euroko aurrekontua izango du, 2018an baino % 6 gehiago.

☉ Etxebarri

Areto futboleko emakumezkoen Kukuiagak liga txapelketa irabazi du lehen aldiz

17 taldek parte hartu dute Ligan, eta bi fasetan jokatu da. Etxebarritarren zenbakiak ikusgarriak dira, garaipen gehien eta porrot gutxien pilatu dituen taldea izan baita

|

Kukuiaga areto futboleko emakumezkoen taldea / Kukuiaga FS

Azken jardunaldiaren faltan garaikurra ziurtatu zuen Kukuiagaren emakumezkoen senior taldeak Bilboko Otxartabe taldeari 5-0 irabazi ondoren. Ez da halako emaitza ikusgarria lortzen duten lehen aldia, inondik inora, gol gehien sartu eta gutxien jaso dituen taldea izan baita etxebarritarra. 17 taldek parte hartu dute Ligan, eta bi fasetan jokatu da. Etxebarritarren zenbakiak ikusgarriak dira, garaipen gehien eta porrot gutxien pilatu dituen taldea ere izan baitira.

Fran Rodriguez entrenatzailearen arabera “poz izugarria” eta “aurrerapauso handia” da klubarentzat aurten lortu dutena. Eskarmentu handiko entrenatzailea den arren, klubean hamarkada luzea darama, bere lehen esperientzia izan da emakumezkoen taldearekin, eta “oso aberasgarria” izan dela nabarmendu du basauriarrak.

Lortutako uzta ez da hor bukatzen Kukuiagarentzat, ordea, oraindik beste bi sari potolo lortzeko aukera baitute: Gipuzkoa eta Arabako txapeldunen kontra jokatu beharko dute, estatuko mailako faserako txartela lortu nahian. Helburu hori erdietsiz gero, estatu mailako fasean bigarren mailarako igoera legoke jokoan. Rodriguezen ustez, baina, “egindakoaz gozatzeko eta pausoz pauso” joateko momentua da.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarri / Korrika 23 / 2024

|

Aperribai atzean utzi eta 23. Korrikako lekukoa Etxebarrira heldu da. San Antoniotik aldapan gora eta aldapan behera, Etxebarri herrigunetik ibili da Korrika. Ikusi furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Argazkiak / Aldapan gora, aldapan behera egin du 23. Korrikak Etxebarrin

|

Galdakaotik eta Aperribaitik igaro ondoren, Etxebarrik hartu du 23. Korrikako lekukoa. San Antonio eta Etxebarri arteko bidegurutzean izan gara.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Lantegi Batuakek industria zentro berria martxan jarri du Etxebarrin

|

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputatua atzo izan ziren Etxebarriko Lantegi Batuaken zentro berria bisitatzen // Lantegi Batuak

Muntaia elektriko eta elektromekanikoetan espezializatutako zentro berria zabaldu du Lantegi Batuak erakundeak Etxebarrin.

Zentroa ekipamendu elektrikoko ondasunak mihiztatzen espezializatuta dago, eta energiaren sektoreko balio-kate osorako produktuak eta soluzioak sortzen ditu, “baita sorkuntza, kontrola, banaketa elektrikoa, energia berriztagarrietarako ekipamendua eta sare adimendunak ere”, diote.

Lantegi Batuak erakundeak Bizkaian duen hogeigarren zentroa da. Hego Uribe eskualdean lau zentro daude: hiru Etxebarrin eta bakarra Basaurin. Era berean, zerbitzuak eskaintzen ditu erakundeak Arrigorriagan eta Galdakaon (garbiketa eta lorezaintza, hurrenez hurren) eta langileak ditu Ugaoko, Zaratamoko eta Zeberioko enpresetan.

Etxebarriko zentro berriak Bilbo Handiko eskualdeko desgaitasuna duten pertsonen enplegu-eskaerari erantzuten dio. Bertan, 162 pertsonak egiten dute lan gaur egun (% 29 emakumeak, % 31 gizonak), eta horietatik 140 desgaitasuna duten pertsonak dira.

Elixabete Etxanobe Lantegi Batuakeko erabiltzaile talde batekin hizketan // Bizkaia

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputatuak Etxebarriko industria zentro berria bisitatu zuten martxoaren 19an.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lantegi Batuak elkarteak 30 urte baino gehiago daramatzate lankidetzan desgaitasuna duten pertsonentzako okupazio-zerbitzua emateko. Lantegi Batuak erakundeak 800 okupazio-plaza kudeatzen ditu, Aldundiaren erantzukizuneko gizarte-zerbitzu honek eskaintzen dituen 1.300 plazetatik.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Def Con Dos, Parabellum eta Kaos Etiliko, Etxebarriko Ehuneko Bat jaialdian

|

Def Con Dos taldea iaz Barakaldoko Hiriko Soinuak jaialdian // Hiriko Soinuak

Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean izango da Ehunkeko Bat Punk-Rock jaialdia Etxebarriko Bekosolo parkean.

Aurten Def Con Dos, Frakture, Kruddo, Parabellum, Kaos Etiliko, Envidia Kotxina, Sanngre, Ignotus, Seiskafes eta Zero taldeen musika entzun ahalko da jaialdian.

Sarrerak salgai daude woutick.es webgunearen bitartez. Ostiraleko sarrerak 15 euroan daude salgai eta larunbatekoak 25 euroan.

Osorik irakurri