→Etxebarri

Saharar errefuxiatuen kanpamentuetan laguntzen jarraitzeko 826 euro bildu dituzte Etxebarrin

Elkartasun pintxoak banatu zituzten Etxebarrin abenduaren 24an, Olentzero egunean, Munduaz Blai elkarteko kideek. Guztira 826 euro lortu dituzte.

Smarako Echderia herrira eta ingurura bideratuko dituzte 826 euroak // Argazkia: Etxebarriko Udala

Gabonetan zehar ekintza solidarioak gauzatu dituzte Hego Uribe eskualdeko zenbait udalerrik. Etxebarriren kasuan, ohiko elkartasun pintxoak banatu zituzten abenduaren 24an, Olentzero egunean, Munduaz Blai elkarteko kideek. Guztira, 826 pintxo saldu zituzten, eta ondorioz, 826 euro biltzea lortu zuten. “Saharar errefuxiatuen kanpamentuetako proiektuak aurrera eramateko bideratuko ditugu 826 euroak”, diote.

Hain zuzen ere, irabaziak Etxebarrirekin senidetuta dagoen Smarako Echderia herrira eta ingurura bideratuko dituzte: “Haurrek eskolaz kanpoko ekintza bezala gaztelania ikas dezaten bideratuko dugu bildutako dirua. Horrez gain, irakasleen ordainsaria ere izango da, baita haurrentzako askaria ere”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak