→Etxebarri

Azaroaren 25eko egitaraua antolatzeko bilera egingo dute Etxebarrin urriaren 10ean

Emakumeengako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a. Etxebarrin Batzordea osatzeko bilera egingo dute urriaren 10ean.

2017ko azaroaren 25ean Basaurin egin zuten elkarretaratzea // Argazkia: Geuria

Emakumeengako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a. Udalerri askotan hainbat jarduera antolatzen dituzte, hala nola, Beldur Barik lehiaketa lokalak, autodefentsa feminista tailerrak edota manifestazioak.

Etxebarriren kasuan, ekintza horiek antolatzeko batzorde bat ariko da lanean. Oraindik osatzeke dago batzordea, horregatik bilera irekia deitu du Etxebarriko Udalak urriaren 10ean, asteazkenez, 11:00etan Tarrasta Gaztegunean. “Parte hartu! Guztion artean Azaroak 25eko programazioa prestatuko dugu”, diote udal ordezkariek. Informazio gehiagorako 944 267 005 telefono zenbakia dago herritarren eskura.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak