→Etxebarri

Zarata ekiditeko pantaila akustikoak jarri ditu ETSk Etxebarrin

etxebarri babes akustikoa pantailak 2018 euskal trenbidee sarea argazkia etxebarriko udala

Euskal Trenbide Sareak (ETS) babes akustikorako pantailak instalatu ditu Etxebarrin, Bernar Etxepare kaleko zati batean.

Euskotren eta Metroko L3 igarotzen dira Bernar Etxepare kalearen ondotik // Argazkia: Etxebarriko Udala

Euskal Trenbide Sareak (ETS) babes akustikorako pantailak instalatu ditu Etxebarrin, Bernar Etxepare kaleko zati batean. Hain zuzen ere, hesia eta landare igokariak jarri dituzte zarata isilarazteko. Obrak uztailean bukatu berri dituzte, iazko urrian burututako bilera publikoan erabakitako irizpideekin. “2016ko urrian egindako bilera publikoan hartutako erabakiarekin oso urrun geratzen da egindakoa. Bilera hartan, ETSk 4,5 metroko altuera zuen horma ekologikoa instalatzeko konpromisoa hartu zuen. Haren bitartez zonaldeko estetika eta segurtasuna hobetzeko asmoa zegoen, eta azken batean babes akustikoari zegokionez, eraginkorragoa zela ikusi zen”, diote udal ordezkariek.

Etxebarriko udalbatzak (LVP eta PSEren aldeko botoekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta EAJren kontrako botoarekin) onartu zuen 2017ko azaroko osoko bilkuran ETSri eta Eusko Jaurlaritzari eskatzea alde batetik, 2016ko urriaren 25ean egindako adierazpen publikoan esandakoa betetzea, eta bestetik, interbentzio horiek burutzeko zentzuzko epeak ezarri eta epe hauek ekar dezatela adierazitako beharren behin betiko soluzioa. Hala ere, oraindik ere Udalak ez du bi eskaera horien erantzunik jaso.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak