→Etxebarri

Babes pertsonaleko tailerra antolatu dute martxoan Etxebarrin

Martxoan Babes Pertsonaleko tailerra antolatu dute Etxebarriko kiroldegian. Hain zuzen ere, martxoaren 2an, 9an eta 23an izango da autodefentsa tailerra, 20:30etik 21:30era. 16 urtetik gorako herritarrek parte har dezakete tailerrean.

Interesdunek izena eman behar dute Etxebarriko kiroldegian bertan, recepcion@piscinasetxebarri.com helbide elektronikoan edo 944 493 416 telefono zenbakian. Etxebarriko kiroldegiko bazkideek 10 euro ordaindu behar dituzte hiru saioengatik, eta bazkide ez direnek 15 euro. Era berean, saio solteak hartzeko aukera ere badago: bazkideek saio bakoitzeko 3,95 euro eta bazkide ez direnek 5,75 saio bakoitzeko.

Psikomotrizitatea eta pilatesa haurrentzat

Babes Pertsonaleko tailerraz gain, martxoko larunbatetan 4 eta 6 urte arteko haurrentzako psikomotrizitate eta pilates tailerra antolatu du Emtesport erakundeak Etxebarrin. Martxoaren 3an, 10ean eta 17an izango da tailerra, 18:00etatik 19:00etara kiroldegian. Etxebarriko kiroldegiko bazkideek 10 euro ordaindu behar dituzte hiru saioengatik, eta bazkide ez direnek 15 euro.

Entrenamendu funtzionala tailerra

Apirilean Etxebarriko kiroldegiak Entrenamendu funtzionala tailerra hartuko du. Apirilaren 13an, 20an eta 27an izango da tailerra gimnasioan, 20:30etik 21:30era. 16 urtetik gorakoek parte har dezakete tailerrean. Hiru saioengatik 10 euro (bazkideak) eta 15 euro (bazkide ez direnak) ordaindu behar dituzte.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak