→Etxebarri

Behin-behineko 60 aparkaleku eraikiko dituzte Etxebarrin, igerilekuen ondoan

etxebarri san antonio 2018 behin behineko aparkalekuak obrak

Etxebarriko igerilekuen aintzinako sarbidearen ondoan, Ganguren Mendi kalean, behin-behineko 60 aparkaleku eraikiko dituzte.

Igerilekuen ondoan eraikiko dituzte behin-behineko 60 aparkalekuak // Argazkia: Etxebarriko Udala

Etxebarriko igerilekuen aintzinako sarbidearen ondoan, Ganguren Mendi kalean, behin-behineko 60 aparkaleku eraikiko dituzte. Udalari lagatako lurzoru pribatuan eraikiko dute aparkalekua, bertan aurreikusita dauden etxebizitzak eraiki bitartean (epe ertainean ez dute aurreikusten etxebizitza horiek eraikitzea).

Udalak dagoeneko esleitu ditu aparkalekua eraikitzeko lanak eta dagoeneko lanean hasi dira. Aurreikuspenen arabera, hilabete inguruko epean bukatuko dituzte obrak. Aparkaleku honen helburua da San Antonio etorbideko auzokideei zein kiroldegiko erabiltzaileei zerbitzua ematea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak