→Etxebarri

Bost olana jarri dituzte Bekosolo Haurreskolan eguzkiagatik eta beroagarik babesteko

etxebarri-bekosolo-haurreskola-2018-olanak

Etxebarriko Udalak olana berriak instalatu ditu Bekosolo Haurreskolako hegoaldeko aldean, udan eguzkiagatik eta beroagatik babesteko.

Haurreskolaren hegoaldean kokatu dituzte bost olanak // Etxebarriko Udala

Etxebarriko Udalak olana berriak instalatu ditu Bekosolo Haurreskolako hegoaldeko aldean, udan eguzkiagatik eta beroagatik babesteko. Horiekin, gelen barne giroa eta kanpoko patioen erabilera hobetzea eta erraztea bilatuko du Udalak. Hain zuzen ere, 6×3 azalerako bost olana jarri dituzte, anemometroarekin, haize bolada handiak etorriko balira ere olanak itxi eta babesteko.

“Hegoaldeko alde horrek neguko hilabeteetan argiaren ustiapenean lagundu egiten du, baina udan, eguzkiak alde honetatik ematen du zuzenean eta honek gehiegizko beroa sortzen zuen gela barruetan eta kanpoko patioetan, instalazioaren erabilgarritasuna mugatuz”, diote udal ordezkariek. Olanak jartzeko eskaria gurasoek eta hezitzaileek egin zioten Udalari eta Haurreskolen Partzuergoarekin adostuta kokatu dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak