→Etxebarri

600 metro karratuko berdegunea irabaziko du Etxebarrik, Barrondo industriagunearen ondoan

Obrak maiatza hasieran hasi zituzten -hauteskunde-kanpaina hasi baino lehen-, eta hilabete eta erdiko epean bukatuko dituzte.

Amamen eta Aititeen kalean egongo da berdegune berria // Google Maps

Etxebarrik berdegune berria irabaziko du. Hain zuzen ere, 590 metro karratuko berdegunea egokituko dute Etxebarri erdigunean, Barrondo industriagunearen ondoan. “Azken urteotan eraikuntzako materiala eta hiri-altzariak gordetzeko erabili izan da lursail hori, udal jabetzakoa dena”, diote Udaletik.

Obrak maiatza hasieran hasi zituzten -hauteskunde-kanpaina hasi baino lehen-, eta hilabete eta erdiko epean bukatuko dituzte. Lan hauek E3D2008 S.L enpresari eleitu zaizkio 22.217,50 euroren truke, BEZ barne.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak