→Etxebarri

Etxebarriko Berrikuntza Planak herritarren proposamenak hartuko ditu

Berrikuntza Plan berria egingo du Etxebarriko Udalak 2019 eta 2022 urte bitarterako, eta nobedade bezala, herritarren partaidetza bilatuko du plan hori osatzeko. Berrikuntza Planaren helburua da Etxebarrik hurrengo urteetan izango dituen erronken eta berauei dagozkien burutu beharreko ekimen eta neurri zehatzen gaineko ikuspegi partekatu bat lortzea.

IKEI aholkularitza enpresak (enpresa esleipendudana) metodologia parte-hartzaile bat diseinatu du Etxebarrirentzat planik egokiena lortzeko asmoarekin. Modu horretan, herritarrek aukera izango dute plan honen gainean euren ikuspuntuak, iritziak eta proposamen berritzaileak aurkezteko. Interesdunek udal webgunearen edo Hirix plataformaren bitartez galdetegi bat egingo dute iritziak eta proposamenak helarazi ahal izateko. Galdetegia zabalik egongo da abenduaren 31ra arte.

Lan-mahaia herritarrekin

Era berean, lan-mahai bat antolatuko du Udalak eta bertan gizarte eragileek, udal ordezkariek, enpresa berritzaileek, klubek, erakundeek eta herritar norbanakoen parte hartuko dute. Jardunaldi horren helburua izango da erronkak eta proiektuak identifikatzea, udalerriak bere etorkizunari bizitasunez eta bizkortasunez aurre egin asmoz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak