→Etxebarri

Etxebarriko Berrikuntza Planak 27 ekintza martxan jartzea aurreikusten du 2022ra bitartean

Besteak beste, Smart Gunea sortzea, tokiko irrati emisora bat sortzea, Hozkailu solidarioaren Sarearekin bat egitea, mugikortasun iraunkorra sustatzea edota Etxebarri markari jarraipena ematea zehazten du 2019-2022 Berrikuntza Planak.

Berrikuntza Planeko zenbait ekintza // Argazkia: Etxebarriko Udala

Besteak beste, proiektuen arteko lankidetza eta garapenerako eta topaketarako erreferentziazko zentro bat sortzea, tokiko irrati emisora bat sortzea, Hozkailu solidarioaren Sarearekin bat egitea, mugikortasun iraunkorra sustatzea edota Etxebarri markari jarraipena ematea zehazten du 2019-2022 Berrikuntza Planak

2019-2022 aldirako Berrikuntza Plana onartu du aho batez Etxebarriko udalbatzak, otsailaren 12an ospatutako osoko bilkuran. Planak 27 ekintza aurreikusten ditu, zortzi ardatzetan eta hiru erronkatan banatuta. Ekintza horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste: topaketa eta lankidetzarako espazio gisa erabiltzeko Smart Gunea sortzea; Etxebarri Martxan osasun sareari jarraipena ematea; tokiko irrati bat martxan jartzea; ‘Etxebarri Solidarioa’ proiektua martxan jartzea, elkartasunarekin erlazionatutako ekintzak bere gain hartzeko; Hozkailu Solidarioa Sarearekin bat egitea; Enpresarekin erlazionatutako Gazte Plana sustatzea; mugikorretarako aplikazioen bidez denda txikiak sustatzea; eta Arratiako tranbia zaharraren bidea erabiliz Basaurirekin eta Bilborekin konektatzeko Bizikleta Plana garatzea.

Berrikuntza Plana IKEI enpresak garatu du eta Etxebarriko Berrikuntza Zentroak dinamizatu du (CIME). Horretarako parte-hartze prozesua abiarazi zuten abendua eta urtarrila artean: abenduaren 13an bilera egin zuten Legizamon jauregian eta bertara 50 herritar baino gehiago hurbildu ziren (Udaleko, zenbait elkarteetako, kirol klubetako, ikastetxeetako, Merkatarien Elkarteko edota udalerriko enpresetako ordezkariak, langileak eta herritarrak). Gainera, udal webgunearen eta Hirix aplikazioaren bitartez ekarpenak egiteko aukera izan zuten herritarrek. Parte-hartze prozesua osatzeko, urtarrilaren 28an kontraste-saio bat antolatu zuten ondoriozko ekintzak zehazteko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak