→Etxebarri

Besagain Txiki txapelketako finalak ekainaren 2an jokatuko dira

etxebarri besagain txiki txapelketa 2018 martxoa

Otsailaren 22an eman zioten hasiera Etxebarrin Besagain Txiki esku pilota txapelketari. Finalak ekainaren 2an jokatuko dira.

Besagain Pilotazale Elkartea

Otsailaren 22an eman zioten hasiera Etxebarrin Besagain Txiki esku pilota txapelketari. Guztira 25 pilotarik hartu dute parte txapelketan, umetxoetatik gazteetara. Finalak ekainaren 2an, larunbatez, jokatuko dira 11:00etatik aurrera Etxebarriko frontoian eta zortzi pilotari arituko dira. Finalera iritsi diren pilotari guztiak etxebarritarrak dira. Aurten Martin Rojo (Rojo III) pilotaria omenduko dute.

BESAGAIN TXIKI 2018 TXAPELKETA – FINALAK

Ekainak 2, larunbata
11:00 Finalak:
– Umetxoak: Eneko Rodriguez II vs Peru Almandoz
– Umeak: Ian Rodriguez I vs Xabi Garcia
– Gaztetxoak: Dorkaitz Meabe vs Alvaro Castillo
– Gazteak: Iker Aretxaga vs Eneko Bercedo
12:00 Omenaldia Martin Rojo pilotariari (Rojo III)

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|