→Etxebarri

Bidegorri sarea Basauriraino luzatuko du Etxebarriko Udalak

etxebarri bidegorri sarea basauri 2018 infografia

Metacal kaleko urbanizazio berriak udalerriko bidegorri sarea hedatzea ahalbidetuko du. Ametzola kaletik Basauriraino luzatuko dute bidegorria.

Ametzola kalean hasi eta Basaurirainoko bidea egingo du bidegorri berriak // Etxebarriko Udala

Metacal kaleko urbanizazio berriak udalerriko bidegorri sarea hedatzea ahalbidetuko du. Ametzola kalean hasi eta bide hau egingo du bidegorri berriak: Gudari Desconocido plaza, Metakal kalea, Pedro Lobato kaleko paraleloa, Metroko L2 lineako trenbidearen parean eta Euskotreneko zubia. Modu horretan, Basaurirekin lotura zuzena du bidegorriak, Larrazabal kaleraino. Ibilbideak kilometro batetik gorako luzera du.

Obrak Byco, SA Inbisa Construccion enpresak egingo ditu eta inbertsioa 14.767,40 eurokoa izango da. Lanak uda hasi aurretik hasiko direla aurreikusi du Udalak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak