→Etxebarri

Metacal eta Ametzola kaleen arteko bidegorria lotzeko lanak hasiko dituzte gaur

etxebarri metacal kalea 2018 bidegorria

Metacal eta Ametzola kaleen arteko bidegorria lotzeko lanak esleitu ditu Etxebarriko Udalak eta urriaren 1ean obrak hasiko dituzte.

Metakal kaleko bidegorria // Argazkia: Geuria

Metacal kaleko urbanizazio berriak udalerriko bidegorri sarea hedatzea ahalbidetuko du. Hain zuzen ere, Metacal eta Ametzola kaleen arteko bidegorria lotzeko lanak esleitu ditu Udalak eta urriaren 1ean obrak hasiko dituzte.

Ibilbideak kilometro batetik gorako luzera izango du: Ametzola kalean hasi eta, Gudari Desconocido plaza, Metacal kalea, Pedro Lobato kaleko paraleloa, Metroko L2 lineako trenbidearen parean eta Euskotreneko zubia zeharkatuko ditu bidegorriak. Modu horretan, Basaurirekin lotura zuzena izango du bidegorriak, Larrazabal kaleraino edota Cervantes hiribideraino.

Obrak Byco, SA Inbisa Construccion enpresak egingo ditu eta inbertsioa 14.767,40 eurokoa izango da. Lanak bi asteko epean bukatuko direla aurreikusi du udal gobernu taldeak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak