→Etxebarri

Etxebarri promozionatzeko bideoa ekoiztuko dute, herritarren partaidetzarekin

etxebarri marka 2017 herri barri

Udalerriko bideo promozionala grabatzeko, herritarren parte hartzea sustatuko du Udalak. Hautaproba epea zabalik egongo da otsailaren 9ra arte.

Etxebarri marka iaz aurkeztu zuen Udalak // Etxebarriko Udala

Etxebarri promozionatzeko ikus-entzunezkoa grabatuko dute laster. Horretarako herritarren partaidetza eskatu dute Udaletik: “Guztiok parte-hartzaile egin nahi zaituztegu, horretarako, irribarreak banatzen dituzten adin desberdinetako auzotarren bila gabiltza”, diote. Parte hartzea borondatezkoa izango da, ordainketarik jaso gabe. Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek berrikuntza@etxebarri.eus helbide elektronikora idatzi behar dute, izen-abizenak, adina, telefono zenbakia eta ordutegia zehaztuz. Hautaproba epea zabalik egongo da otsailaren 9ra arte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak