→Etxebarri

Etxebarritarrak protagonista, udalerria promozionatzeko bideoan

etxebarri promo bideoa javi salgado 2018 egizu irribarre etxebarrin zaude

Etxebarri promozionatzeko Egizu irribarri, Etxebarrin zaude ikus-entzunezkoa aurkeztu dute Euskal Liburu eta Disko Azokan.

Javi Salgado saskibaloi jokalaria, Etxebarri promozionatzeko bideoan // Etxebarriko Udala

Etxebarri promozionatzeko Egizu irribarri, Etxebarrin zaude ikus-entzunezkoa aurkeztu dute Euskal Liburu eta Disko Azokan. Bertan Etxebarriko herritarrak dira protagonista eta, “udalerriko potentziak guztia erakusten du”, diote udal ordezkariek. Besteak beste, herriko ingurunea, bere lekurik enblematikoenak eta bertan garatzen dituzten jarduera ezberdinak erakusten dituzte.

Bideoa Etxebarriko 2015-2020ko Berrikuntza Planean ezarritako akzioen barruan dago, Imajina Etxebarri 2020 proiektuaren barnean.

Selfie lehiaketa

Bideoa promozionatzeaz gain, Etxebarri Marka bultzatzeko selfie lehiaketa jarri dute martxan. Parte hartu nahi duenak Etxebarri marka adierazten duen elementuren batekin edo marka irudikatzen duen edozein objekturekin selfie argazki bat egin beharko du eta #HerriBarriSelfie traolarekin sare sozialetan elkarbanatu. Irabazleek erosketa-txartel trukagarriak lortuko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak