→Etxebarri

Herrigunea eta San Antonio lotzeko bizikleta sarea proposatu du Udalak

etxebarri metacal kalea 2018 bidegorria

Metroko 1. eta 2. Linea eta San Antonio arteko bizikleta bidearen ardatz nagusia egiteko proposamena aurkeztu du Udalak. “Anbizio handiko proiektua” dela diote.

Etxebarriko zonalde ezberdinak lotzea bilatuko du Bizikleta Planak // Argazkia: Geuria

Metroko 1. eta 2. Linea eta San Antonio arteko bizikleta bidearen ardatz nagusia egiteko proposamena aurkeztu du Udalak. “Anbizio handiko proiektua” dela diote

Etxebarriko Bizikleta Plana garatzeko urrats berriak eman ditu Udalak proposamen bat aurkeztuta. Horren arabera, bizikletari garrantzia ematea da helburu nagusia, eta horretarako udalerriko zonalde ezberdinak lotzea bilatuko du. Metroko 1-2 Lineak Kiroldegiarekin lotzea da xedea, baita 3. Linearekin eta erreka ondoko parkeko igogailuekin ere. Modu horretan, igogailuaren bitartez beste lotura batzuk sortuko dira, hala nola, Kultur Etxera, San Antonio parrokiara eta Zintururi plazara.

Horrez gain, Basaurirekin lotura hobetuko da Euskotreneko eta La Baskoniako zubiaren bitartez, eta Bilbo eta Basaurirekiko loturak ere ahalbidetuko ditu Arratiako Tranbiaren tunel ondotik. “Anbizio handiko proiektua” dela diote udal ordezkariek.

Ezkerrean herrigunea eta eskuman San Antonio // Argazkiak: Etxebarriko Udala

2014an ekin zion Udalak Bizikleta Planaren zirriborroa egiteari, eta hori abiapuntu hartuta SPC enpresa ari da proiektu berri hau garatzen, lehiaketa publikoa irabazita.

Oinezko bideak zabaltzea

Proposamen honek hirigintza arloan zenbait hobekuntza ekarriko ditu. Besteak beste, Kukullaga parkeko oinezko bideak zabaltzea, Etorbidearekin lotzen den oinezko bidea zabaltzea, San Esteban elizako malda eta lotura hobetzea, eta San Antonio Etorbidearen eta Ganguren Mendi kalearen arteko bidea zabaltzea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak