→Etxebarri

Bizkaia Torneoari hasiera emango diote Etxebarriko jaietan

Urrutikoetxea Zaratamo finala 2017

Gizonezkoen Bizkaia Esku Pilota Torneoaren zortzigarren edizioari ekingo diote uztailaren 21ean Etxebarrin. Besteak beste, Urrutikoetxeak jokatuko du Etxebarrin.

Urrutikoetxeak Etxebarrin jokatuko du

Gizonezkoen Bizkaia Esku Pilota Torneoaren zortzigarren edizioari ekingo diote uztailean eta abuztura arte luzatuko da. Txapelketan guztira 24 pilotarik hartuko dute parte, tartean Hego Uribe eskualdeko bi profesionalek: Elezkano eta Urrutikoetxea zaratamarrak.

Bizkaia Torneoa uztailaren 21ean hasiko da Etxebarrin, jaien barruan. Txapelketako kanporaketa guztiak uztailean jokatuko dituzte eta finalak abuztuaren 20an izango dira Bilboko Bizkaia Frontoian, Aste Nagusiaren barruan.

2019ko Bizkaia Torneoan parte hartuko duten pilotariak // Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Aurrekoetan bezala sei talde ezberdin osatu dituzte (Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia) eta hiru modalitate jokatuko dira: bikoteka, buruz burukoa eta lau t’erdikoa. Hau taldeka jokatzen den txapelketa bakarra da. Bizkaiko bost udalerritan jokatuko da torneoa: Etxebarrin, Zierbenan, Barakaldon, Ermuan eta Bilbon.

Bizkaia Torneoa 2019 – Etxebarri

Uztailak 21, igandea
17:30 Etxebarriko Udal Frontoia

Kolitza vs Sollube
Buruz Burukoa. Agirre vs Urretabizkaia II
Binakakoa. Urrutikoetxea-Mariezkurrena II vs Artola-Albisu
Lau t’erdikoa. Victor vs Bakaikoa

Sarrerak salgai daude 10 eta 15 euroan Etxebarriko frontoiko tabernan. Era berean, www.entradasfronton.com webgunean ere salgai jarriko dituzte sarrerak uztailaren 3tik aurrera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak