→Etxebarri

Jonfer etxebarritarrak zilarrezko gerrikoa galdu du Oklahoman, Fosterren aurkako borrokaldian

etxebarri jonfer jon fernandez boxeoa 2018 oklahoma argazkia euskobox

Epaileek Fosterren aldeko 98-92ko puntuazioa eman dute eta ondorioz, Jon Fernandezek WBCren Silver Txapelketako gerrikoa galdu du.

Jonfer bere entrenatzaileekin // Argazkia: Eusko Box

Jon Fernandez boxeolari etxebarritarrak bere laugarren borrokaldia egin du Estatu Batuetan. Hain zuzen ere, Oklahomako Firelake Arenan borrokatu du etxebarritarrak irailaren 21ean eta aurkari izan du Texaseko O’Shaquie Foster. Epaileek Fosterren aldeko 98-92ko puntuazioa eman dute eta ondorioz, Jon Fernandezek, borrokaldia galtzeaz gain, WBCren Silver Txapelketako gerrikoa galdu du. 2017ko irailaren 29an eskuratu zuen etxebarritarrak zilarrezko gerrikoa, Bilboko La Casillan izandako borrokaldian, Alexander Podolsky errusiarraren kontra borrokatuz.

Oklahomako borrokaldia eta gero, boxeolari etxebarritarrak amaiera eman dio jarraian lortutako 16 garaipeneko boladari. “Ikusi dugu Jon gai dela hamar round egiteko eta adorea baduela aurka dituen egoerei aurre egiteko”, diote Eusko Boxetik: “Borrokaldi honetan bizitako esperientziak balioko dio etorkizuneko erronkei aurre egiteko”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak