→Etxebarri

Ekoizpena, esperimentazioa eta ezagutzak partekatzeko CimeLab eratu dute Etxebarrin

etxebarri cimelab 2018 martxoa inaugurazioa

Erakundeek, eragileek, sortzaileek eta herritarrek euren proiektuak garatzeko, eta ikasketa era berriak sustatzeko lankidetza-espazioa da CimeLab.

Martxoaren 15etik aurrera doako tailerrak eskainiko dituzte CimeLaben // Etxebarriko Udala

Berrikuntza-planaren barruan eta Pertsonen arteko ezagutzaren trukea: hiri-laborategia izena duen erronkaren azpian, CimeLab espazioa inauguratu dute Etxebarrin. Erakundeek, eragileek, sortzaileek eta herritarrek euren proiektuak garatzeko eta bultzatzeko, eta ikasketa era berriak sustatzeko biltzen dituen lankidetza-espazioa da.

Hiri-laborategi berri honen helburua da etengabeko prestakuntza ahalduntzea, eta ekoizpena, esperimentazioa eta herritarren arteko ezagutzak partekatzea.

Doako tailerrak

Inaugurazio egunean, martxoaren 1ean, erakustaldi moduan 3D teknologia desberdineko aurkezpenak antolatu zituzten. Martxoaren 15etik aurrera tailer ezberdinak eskainiko dituzte. Besteak beste: 3D fabrikazio-teknologiei buruzko hastapenak (martxoak 15); 3Dn diseinatzeko eta inprimatzeko oinarrizko erremintak eta baliabideak (martxoak 22); Nire lehen diseinua 3 Dimentsioetan (apirilak 5); edota 3Dn egindako nire lehenengo inpresioa: Inprimatzeko Sofware-aren ezagutza (apirilak 12). Ekainera arteko tailerrak antolatu dituzte dagoeneko.

Tailerrak doakoak izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Interesdunek izena eman beharko dute CimeLab webgunearen bitartez. Espazio berri hau, Cime eraikineko beheko solairuan kokatuta dago.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|