→Etxebarri

Egetiaga Uribarri kalea berdiseinatzeko herritarren iritzia jasoko du Udalak

etxebarri egetiaga uribarri kalea 2018

Etxebarriko Udalak asmoa du Egetiaga Uribarri kalea hobetzeko eta berriz urbanizatzeko. Herritarren iritziak jasotzeko saioa antolatu dute ekainaren 26an.

Egetiaga Uribarri kalea // Etxebarriko Udala

Etxebarriko Udalak asmoa du Egetiaga Uribarri kalea hobetzeko eta berriz urbanizatzeko. Ildo horretan, kalea berdiseinatzeko herritarren iritziak eta proposamenak jasoko ditu Udalak. Horretarako parte-hartze saio bat antolatu dute ekainaren 26an, asteartez, 19:30ean udaletxeko areto nagusian. Saioa irekia izango da herritar guztientzako. Bertan izango da udal-arkitektoa eta proiektuaren zirriborroa aurkeztuko du.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|