→Etxebarri

Etxebarriko alkateak orain arte izan duen soldata mantentzea eskatu du EH Bilduk

Politika “auzokideonganako konpromiso militante moduan” ikusten dutela diote Etxebarriko EH Bildutik, “eta inola ere diru irabaziak areagotzeko modu bat”.

Etxebarriko osoko bilkura, ekainean // Argazkia: Etxebarri Bizi

Etxebarriko udal gobernu taldeak 2019-2023 legegintzaldirako soldatak, dietak eta udal taldeei zuzendutako diru-laguntzak gehiengoz onartu ondoren, Etxebarriko EH Bilduk adierazi du “erabat kontran” daudela: “Izan ere, eskualdean soldata jaitsierak eman diren bitartean, Galdakaon eta Arrigorriagan kasu, ez dugu ulertzen Etxebarrin honelako igoera handi bat planteatzea”, dio Dabid Merino Etxebarriko EH Bilduko zinegotziak: “Aipatutako eskualdeko herrietan diru aurreztea nabaria izango da, diru hori biztanlerian inbertitzea ahalbidetuz”.

Ildo horretan, alkateak eta alkateordeak orain arte izan dituzten soldatak mantentzea eskatu dute Etxebarriko EH Bildutik, “auzokideon ongizatean eta zerbitzuetan dirua soberan ez dageala antzematen baitugu”, dio Merinok. Politika “auzokideonganako konpromiso militante moduan” ikusten dutela diote ezker koalizio soberanistatik, “eta inola ere diru irabaziak areagotzeko modu bat”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak