→Etxebarri

GBH britainiarrak eta Kaos Urbano madrildarrak, Ehuneko Bat jaialdian

etxebarri ehuneko bat gbh 2018 kartela argazkia gbh facebook

GBH, Kaos Urbano, Oferta Especial, El noi del sucre y Los muertos de Cristo, Penadas por la ley eta LDH taldeak izango dira aurten Ehuneko Bat jaialdian.

Colin Abrahall GBH taldeko abeslaria // GBH, Facebook

Maiatzaren 11an eta 12an ospatuko da Ehuneko Bat Punk-Rock jaialdia Etxebarrin. Aurten atzerritik datorren banda bat izango da kartel-buru. Hain zuzen ere, GBH britainiarrak izango dira Etxebarrin maiatzaren 12an, larunbatez. Eurekin batera, Bekosolo parkean ariko dira 20:00etatik aurrera Kaos Urbano, Oferta Especial, El noi del sucre y Los muertos de Cristo, Penadas por la ley eta LDH (Los Del Humo).

Larunbatean, kontzertu nagusien aurretik, egun osoko egitaraua antolatu du Rekesound Elkarteak: 11:00etatik 13:00etara enpatia tailerra Bordillo Aplastaoren eskutik, 13:00etatik 15:00etara Deiedra taldearen kontzertua (doan) udaletxeko plazan, 15:00etan herri bazkaria eta 17:00etatik 20:00etara Sakatu Elektrotxaranga herritik zehar.

Maiatzaren 11n, ostiralez, doako kontzertuak izango dira: Kodigo Penal eta No conforme Bekosolon eta DeJotaBé Etxebarri Kafetegian (00:30-03:00). Gainera, parrillada egingo dute antolatzaileek, doan.

Sarrerak oraindik ere salgai daude 15 euroan Etxebarriko Irudi Kafen eta La Cabañan, Basauriko Iraultza tabernan, Barakaldoko Basterra tabernan eta Bilboko Madariaga eta La Espuela tabernetan, baita Wegow eta Ticketea webguneetan ere. Maiatzaren 12an 20 euroan egongo dira salgai sarrerak Bekosolo parkean bertan. Antolakuntzak elikagai ez-galokorrak jasoko ditu eta akanpatzeko lekua ere eskura jarriko du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak