→Etxebarri

Herri Kirolak, paella jana eta erromeria, Etxebarriko Euskal Jaian

Irailaren 28tik 30era bitartean Euskal Jaia antolatuko dute Etxebarrin. Besteak beste, karaoke ibiltaria, Herri Kirolak, ipuin kontalariak, paella jana eta euskal erromeria izango dira udaletxeko plazan eta inguruetan. Era berean, ostiraletik igandera bitartean artisautza azoka eta haurrentzako jolasak izango dira: partxisa, oka edota igel-toka.

Etxebarriko Euskal Jaia – Egitaraua

Irailak 28, ostirala
19:00 Hasiera
19:30-21:30 Karaoke ibiltaria

Irailak 29, larunbata
Goizez eta arratsaldez – Ipuin kontalaria
18:30-20:00 Herri Kirolak
21:00-22:30 DJ Luis

Irailak 30, igandea
12:30-13:30 Magia ikuskizuna: Oliver Magoa
14:30 Paella jana: 2,5 euro razio bakoitza
17:00-19:00 Euskal erromeria: Dangiliske Taldea
19:00 Txokolatada

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak