→Etxebarri

Fuenlabrada kaleko autobus geltokia lekualdatu du Udalak, “segurtasun kontuengatik”

Aurreko geltokia oinezkoen pasabidearen ondoan zegoen eta oraingoa metro batzuk aurrerago dago. Autobus geltokia lekualdatzea gurasoen eskaera izan da.

Autobus geltokia lekualdatzea gurasoen eskaera izan da // Argazkia: Etxebarriko Udala

Fuenlabrada kaleko autobus geltokia lekualdatu du Etxebarriko Udalak, “segurtasun kontuengatik”. Aurreko geltokia oinezkoen pasabidearen ondoan zegoen, “eta horrek arriskua sortarazten zuen, ikuspena murriztua baitzen ibilgailuentzat”, diote udal ordezkariek. Orain metro batzuk aurrerago jarri dute.

“Autobusaren geltokia bera eta markesina kalearen eremu seguruago batera eraman ditugu”, diote Etxebarriko Udaletik: “Hasiera batean geltokia EtxebarriBusek soilik erabiltzen zuen, baina urte batzuk geroztik hainbat ikastetxeetara eramateko umeak jasotzeko autobusek ere erabiltzen zuten”.

Autobus geltokia lekualdatzea gurasoen eskaera izan da: “Azken hauek aldaketa hau eskatu zuten, oinezkoen pasabidean gertatutako istripu arin baten ondoren”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak