→Etxebarri

Trikipoteoa antolatu du Etxebarriko Gure Esku Dagok ekainaren 10ean

etxebarri gure esku dago 2018 giza katea saretze kanpaina argazkia ged etxebarri twitter

Gure Esku Dago plataformak ekainaren 10erako deitu duen giza katea Etxebarritik igaroko da. Goizean zehar hainbat jarduera antolatu dituzte Etxebarrin.

Etxebarriko Gure Esku Dago maiatzean saretze txartelen kanpainan // GED Etxebarri

Ekainaren 10ean Gure Esku Dago plataformak antolatutako giza katea ospatuko da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu. Egun horrekin bat eginez, Etxebarriko Gure Esku Dagok eguneko egitaraua antolatu du. Igandean 11:00etan elkarretaratzea deitu dute Talka Gatzegunean. Bertan giza katea antolatuko dute eta 11:30ak bitartean bakoitzak bere lekua hartuko du katean.

Ekimen nagusia -hau da, giza katea bera- 12:00etatik 12:30era bitartean izango da. Ondoren, 13:30etatik 15:00etara trikipoteoa eta txorizoa sagardoan dastatzekoa antolatu dute Etxebarrin, udaletxeko plazan. Arratsaldean Bilbora joateko deia zabaldu du Etxebarriko Gure Esku Dagok.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak