→Etxebarri

Etxebarriko Herri Krosa martxoaren 11n ospatuko da

Etxebarrik Herri Krosaren XXIII. edizioa hartuko du martxoaren 11n. Proba klasikoaz gain, beste lasterketa batzuk antolatu dituzte.

Basauriko XXXVIII. Herri Krosa // Geuria

Etxebarrik Herri Krosaren XXIII. edizioa hartuko du martxoaren 11n. Proba klasikoaz gain (12:30, 10 kilometro) beste lasterketa batzuk antolatu dituzte: lehiaketatik kanpoko lasterketak nagusi eta txikientzako (10:30ean eta 12:00etan, 2 kilometro probako), VII. Patin-lasterketa (11:00, 10 kilometro), Euskadiko II. Lehiaketa Rutan egokitua (12:00, 2 kilometro) eta Rutan egokitutako Euskadiko txapelketa (12:30, 10 kilometro). Udaletxe ondotik abiaraziko dira lasterketak, Sabino Arana kaletik.

Izen-emateak www.rockthesport.com webgunean egin daitezke (13 euro) eta lasterketa egunean bertan (16 euro). Etxebarritarrek 5 euro ordaindu behar dituzte.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak