→Etxebarri

Programa | Mozorro eta Playback lehiaketa Etxebarriko Inauterietan

etxebarri inauteriak 2014

Otsailaren 10ean 18:00etatik aurrera ospatuko dira Inauteriak Etxebarrin. Aratusteen egitarauaren barruan, Udalak bi lehiaketa antolatu ditu: mozorro lehiaketa eta Playback lehiaketa.

2014ko inauteriak Etxebarrin // Etxebarriko Udala

Otsailaren 10ean 18:00etatik aurrera ospatuko dira 2018ko Inauteriak Etxebarrin, pilotalekuan. Aratusteen egitarauaren barruan, Udalak bi lehiaketa antolatu ditu: alde batetik, mozorro lehiaketa eta bestetik, Playback lehiaketa.

Mozorro lehiaketan parte-hartzaileek mozorroa erakustiko dute eszenatoki gainean. Lehenik taldeak igoko dira eszenatokira eta ondoren bakarkakoak. Guztira, 1.055 euro banatuko dituzte. Taldekakoen kategorian (4 lagunetik gora) hauek dira sariak: 1. saria 300 euro, 2. saria 230 euro, 3. saria 160 euro, eta 4. saria 120 euro. Eta, bakarkakoen kategorian: 1. saria 100 euro, 2. saria 80 euro, eta 3. saria 65 euro.

Playback lehiaketari dagokionez ere parte-hartzaileak eszenatokira igoko dira eta musika-imitazioa egingo dute. Lehiaketa honetan ere bi kategoria egongo dira: umeak eta gazteak (13 urte arte), eta helduak (14 urtetik gora). Guztira, 275 euro banatuko dituzte: 100 euro eta 75 euro umeak/gazteak kategorian (lehenego eta bigarren sariak, hurrenez hurren), eta 100 euro helduen kategorian (lehenengo saria).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak